Ama Esperantza

Santomeran jaio zen nekazari familia batean . Bederatzi anai-arrebetatik zaharrena zen. Bere amak, Ama Esperantzaren hezkuntza herriko parrokoaren eta haren bi arreben eskuetan utzi zuen. Mª Josefa Alhamari ( Ama Esperanza) irakurtzen eta idazten erakutzi zioten, eta beste gauza asko, 1915.urtean Santomera utzi zuen arte erlijiaren bidea hartzeko.

Bi kongregazio hartzen dituen familia erlijioso bat sortu zuen: Amor Miserikordiosoko esklabak. Madrilen sortu zena 1930eko abenduaren 24an eta Amor Miserikordiosoko semeak, 1951ko abuztuaren 15ean, Erroma hirian. Kongregazio hauen eginkizuna Jainkoaren aberastasun eta  errukia munduan zabaltzea da. Momentu bakoitzeko egoera txar eta tamalgarriei aurre egitea dute helburu.

“Para la enseñanza necesitamos más corazón que ciencia, más paciencia que método y ser para ellos antes madres que maestras.”

Ama Esperantza
Firma Madre Esperanza

Deigarria da Ama Esperantzak zelako azkar sortu zituen, hainbat fundazio. Bata bestearen atzean, ia etenik gabe, eta bakoitza bere ezaugarri eta identitatearekin. Hainbat eskola sortu eta eraiki zituen, bere aukeren arabera eta behartsuenak hartu zioten aurrera ateratzeko, Jaionkoaren seme eta alaba bezala merezi zuten duintasuna berrreskuratu zezaten. Eginkizun honetan asko ahalegindu zen, gizakienganako maitasun eta sentikortasun ikaragarria  agertuz, eta kristautasuna zabalduz.

Collevalenzan zendu zen, Italian, 1983ko otsailaren 8an.

Collevalenzan Beatifikatu zuten 2014ko maiatzaren 31n.