Hezkuntza-eskaintza

Gure Ikastetxea B eta D ereduko eskola kontzertatua da, hezkuntza integrala eta eleaniztuna eskaintzen duena ( euskera, gaztelera eta ingelera). 0 urtetik hasita 16 urteraino, elkarrekiko errespetua eta giza baloreak bultzatzen dituena.

Haur Hezkuntza 0-2 urte

Txikienei eskaintzen diegun arreta haur bakoitzaren premia eta erritmoei egokituta dago (elikadura, janaria eta atsedena).  Jarduerak burutzen ditugu txikienek garapen ezin hobea izan dezaten.

Hauek dira Haur hezkuntzan erabiltzen dugun metodologiaren ezaugarriak:

  • Jolasa
  • Errutina eta ohiturak
  • Jolas heruistikoak
  • Proiektuetan oinarritutako irakaskuntza
  • Psicomotrizitatea
Coami Sestao

Haur Hezkuntza 3-5 urte

Gure helburu nagusia “bizitzarako heztea” da, baita era askotako aukerak eskaintzea norberaren “pertsona-proiektua” garatzeko. Autonomia, gaitasun kritikoa eta sormena bultzatzea, baita bakoitzak izan dezakeen inteligentzia mota ere, norberaren emozioak haintzat hartuz eta errespetuz onartuz. Hau da gure eskolan hezkuntza ulertzeko modua eta oinarria.

Coami Sestao

Erabiltzen dugun metodologiak ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren protagonista izatea ahalbidetzen du. Ikasleek ezagutza eraikitzen dute ikerkuntza eta esperientzien bidez. Beti ere beste norbaitekin harremanetan ( helduak edo bere ikaskideak):

  • Jolasa
  • Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
  • Irakurketa eta idazketa
  • Ikaskuntza kooperatiboa
  • Matematika manipulatiboa
  • Psikomotrizitate erlazionala

Lehen Hezkuntza

Helburua ikaskuntza erraztea da: ahozko adierazmena eta ulermena, idazketa, irakurketa, kalkulua, kulturarekin lotutako oinarrizko ezagutzak barneratzea, elkarbizitza eta lan ohiturak ikastea, zentzu artistiko eta sormena, afektibitatea… Azken finean, giza garapenerako oinarrizko konpetentziak.

Ezagutza hauek ikasleengan erabateko formakuntza bermatzea dute helburu, eta Bigarren Hezkuntzarako prestatzea (DBH).

Metodologia didaktiko honek ikasle bakoitzera egokitzea du helburu eta ikasle bakoitzaren ikaskuntza erritmora egokitzen da.

  • Metodologia kooperatiboa
  • Proiektuetan oinarritutako lana
  • Irakaskuntza eleanitza
  • Aniztasunari arreta
  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan txertatutako IKTak
Coami Sestao

Bigarren Hezkuntza

Oinarrizko hezkuntza printzipioetan oinarritzen da, eta aniztasunaren arretan. Garrantzi berezia ematen zaio hezkuntza eta orientazio profesionalari.

Coami Sestao

Bigarren Hezkuntzan hurrengoa dugu helbutzat:

  • Guztiek lortzea kulturaren oinarrizko elementuak: humanistikoak, artistikoak, zientifikoak eta teknologikoak
  • Lan ohiturak garatzea eta sendotzea
  • Egingo dituzten hurrengo ikasketetarako eta lanerako prestatzea
  • Guztiei formakuntza ematea, etorkizunean haien eskubide eta betebeharrak gauzatu ditzaten