Misioa, Bisioa eta Baloreak

Misioa

Sestaon dagoen Ikastetxe kontzertatu eta katolikoa gara. Ikastetxean 0 urtetik 4.DBH-rainoko ikasleak hartzen ditugu. Gure hezkunza sistema Ama Esperantzaren Jainko errukiorraren ikuspegi Pedagogikoan oinarrituta dago. Maitasun, harrera, eta barkamenaren balio ebanjelikoaetan hezten dugu. Honek, ikasleak hartzerakoan , edozein diskriminazio baztertzera eramaten gaitu. Arraza, maila soziala, ideia politikoak edo gizaki bakoitzaren ezaugarriak onartzen ditugu, eta gure lehentasuna behartsuenak dira, behar bezala zainduz eta haien garapenean lan
eginez.

Coami Sestao

Maitasun, harrera eta barkamenaren balio ebanjelikoetan hezten dugu

Bisioa

Gurea , Sestaon integratutako Ikastetxe berritzailea izatea nahi dugu:

  1. Kristau eta fededun balioetan hezten duena.
  2. Ekonomikoki jasangarria dena.
  3. Ingurumenari eta arlo sozialari dagokionez iraunkorra dena.
  4. Gizartean nabarmenduko diren ikasleak heziko dituena.
  5. Hezkuntza gaurkotu eta berritzaile bat eskainiko duena.
  6. Familiak pozik izango dituena.
  7. Batasun giroan langile jantzi, aktibo eta dinamikoak dituena.

Coami-Vision

Balioak

  • Jainkoarenganako maitasuna, erabateko senidetasun, itxaropen eta poztasunean gauzatzen dena..
  • Bizitzarekiko errespetua, baita pertsonekikoa eta hauen askatasun eta eskubideena.
  • Jarrera solidario, elkarrizketatzaile eta bakezalea.
  • Gure Ikastetxera hurbiltzen diren pertsona guztiak hurbiltasunez eta apaltasunez hartzea, familia giroa sortuz.
  • Kristau balioetan onarritutako erabakiak hartzerakoan autoebaluaziorako eta ikuspuntu kritikorako ahalmena.
Coami-Valores