Guraso Elkartea

Guraso Elkartea Eskola eta familien arteko elkartasun puntua da. Guraso Elkarte barruan egonez gero estatutuak hartzen dituen hurrengo abantailak izango dituzue:

Guraso Elkarteak antolatzen dituen ekintza guztietan parte hartzeko eskubidea, eskola barrruan zein kanpoan.
Zure semeek irteera guztietako bidaiak ordainduta izango dituzte. Metroz, trenez edo autobusez. Gainera Sukarrietan asteburu bateko elkarbizitza egonaldian parte hartu ahal izango dute 6 urtetik 13 urtera arte.
Guraso Elkartearen kuotaren barruan eskola asegurua dago sartuta; zuk ez duzu zertan eskolara joan beharrik izango zure seme-alaba medikuarengana eramateko ,istripuren bat gertatuz gero. Medikua eskolara joango da zure seme-alaba ikusteko. Hau igeltsua, plakak…Ez baditu behar. Gainera eskolan gertatutako istripua baldin bada, errehabilitazioa egiteko ez diozu Gizarte Segurantzako zerrendari itxaron beharko.
Kuota hau ordainduz Gabonetan zozketatzen dugun otzaretan jokatzeko aukera izango duzu.
Gabonetan Olentzero joaten da gela guztietatik eta ikasleei opariak banatzen dizkie.
Eskolaz kanponko ekintzak egiten ditugu ordutegi desberdinekin. Prest gaude bazkiden iradokizunak entzuteko. Ikasturte bukaeran eskolaz kanpoko ekintzen bat bukatu duten ikasleei oparitxo bat egiten zaie.
Urtero ipuin lehiaketa bat antolatzen da, eta parte hartzaile bakoitzari ipuin guztiak batzen dituen liburuxka bat ematen zaio. Lehiaketa hau 1.LH eta 4. DBH arteko mailetan antolatzen da. Honez gain, Gabonetan postalen lehiaketa antolatzen dugu , eta marrazki bat ekainean.
Urtero 4.DBH bukatzen duten ikasleei orla bat ematen diegu ikaskide eta tutoreen argazkiekin.
Ikasturteari bukaera emateko jai bat antoltzen dugu. Bertan, bazkari bat egite dugu eta guraso, ikasle, aitona-amonek parte har dezakete. Gainera tailerrak, puzgarriak, dantzak..Antolatzen dira.
 Guraso Elkarteak dirulaguntzak kudeatzen ditu. Hauen kudeaketa Elkarterako eta eskolaz kanpoko ekintzetarako erabiltzen da.

Guraso Elkarteak bi Bilera Orokor egiten ditu urtero. Bat urrian eta beste bat maiatzean, aldez aurretik abisatuz. Zuzendaritza Batzordeko bilerak hilero egiten dira edo komenigarri ikusten denean.

Eskolako kontuez zerikusia duen edozin zalantza argitzeko Zuzendaritza Batzordeko kideekin harremanetan jar zaitezkete telefonoz edo helbide elektroniko hau erabiliz:ampa.coamisestao@gmail.com.

Kontuan hartu urtean zehar kuota bakarra kobratuko dugula. Aipatutako abantailetaz baliatzeko derrigorrezkoa da epeen barruan  ordaintzea.

Zuei laguntzeko gaude.

Zuzendaritza Batzordea